XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herri elebakarren alde EUROPAN mintzatzen diren hizkuntza ez-estatalei buruz Parlamentu Europarrak agertu duen ardurari esker, eta Diputatu Europarra den Arfé jaunak gai horri buruz aurkezturiko txostenaren ondoren, eta txosten horretan oinarrituz, Parlamentu Europarrak, 1981eko urriaren 16an aprobaturiko gomendioaren ondorioz, Hizkuntza Gutxituen Aldeko Bulego Europarra eratu zen.

Bulego honek hizkuntz normalizazio gaietarako europar Parlamentu eta Batzordean, aholku izakera duen erakunde independientea da.

Helburu funtsezkoena gutxiengoen hizkuntz eta kulturaren salbatzaile eta berreskuratzailea izaten da.

1986an eratu zen Estatu espainoleko Bureauren komitea: Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko ordezkariekin, konfederazio gisa.

Euskal Herrian EKB (Euskal Kulturaren Batzarrea) da bertako komitearen antolakuntza daramana.

Herri elebakarren iniziatiba eta errekurtsoak.

EHE (Euskal Herrian Euskaraz) taldearen baitan, herri elebakarren inguruko asmoa 1987ko udazkenean burutu zen Nazio Batzarrean aurkeztu zelarik proposamen gisara.

Hala ere, hizkuntzaren normalkuntzaren aldetik, ikuspuntu politikotik eta maila sozial ezberdinetan ondorio zuzena zuen planteamendua, urtebetez landu zuen EHE taldeak.

1988ko udazkenean kaleratu aurretik.

Gaur egun 27 herri dira euskara hutsez bizitzea erabaki dutenak, beraien artean koordinazioa lotua dagoelarik eta BPZ (Berreuskalduntze Prozesurako Zerbitzua) ere sortu dutelarik.